XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A) NAHIMENA PERTSONAREN AHALMENA DA.

Nahimena ez dago sentsuen ezein organotan, ezta nerbio-sistemak kontrolatzen duen zentruren batetan ere.

Instintuak eta irrikak badute nahimenarekin zerikusirik, baina ezin genezake nahimena berezko joera horietara erreduzi.

Azturak, afektu-egoerak eta gizakiaren motibazio bereziak ere nahimenaren barnean agertzen dute beren indarra.

Beraz, sentsuak, nerbio-sistema, instintuak, irrikak, azturak, afektu-egoerak eta motibazioak nahimenaren edukin eta tresna bezala agertzen zaizkigu.

Baina nahimenak, horretaz gainera, giza adimena eskatzen du, h.d., pentsamendu abstraktua eta kontzientzia erreflexiboa.

Kontzientzia honek ematen dio gizakiari kanpotiko eta barnetiko motibazio guztiak kontrolatzeko ahalmena: pentsamendutik harantz doazen helburutara jotzeko ahalmena.

Nahimena pertsona osoaren ahalmena da, hau da, gizaki bakoitzak dituen motibazio guztien sintesi bat.

Gizakiak sintesi hau lortzen duenean, badaki zer nahi duen; sintesi hori lortzen ez duenean, ez daki zer nahi duen.

Sintesi hau ez da pertsonari berez ematen zaion ahalmena, hezieraren bidez eta norberaren lanaren bidez bizitzan zehar garapenarekin batera lortzen den ahalmena baizik.

Nahimenaren hutsuneak maila askotakoak izan daitezke; batzutan, instintuen mailan edo nerbio-sistemaren lesioren batetan aurkituko dugu hutsune horren iturria.

Beste batzutan, berriz, motibazioen mailan aurkituko dugu hutsune hura.

Kasu guztietan ikusiko dugu nahimenaren hutsuneak beste hutsune hauekin loturik datozela, hau da, pentsamendu abstraktuaren eta kontzientzia erreflexiboaren mailako hutsuneekin.

B) FUNTZIONAMENDUA.

Nahimenaren egintzak prozesu bat betetzen du bere jatorritik hasi eta nahikundea edo gurarizko egintza osoa burutu arte.

Nahimenaren sorrera, garapena eta heldutasuna lau etapa hauetatik pasatzen da: